XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- A, bai, Gorka - esan zion bere amak -.

- Zure aitak ikastetxean eman dizkizuten notak ikusi ditu, eta hain txarrak ere ez izan arren (ez genuen oso onak izango ziren itxaropenik), oraindik zure adinerako nahiko eskas zaudela adierazten dute.

- Opor hauetan lan pixka bat egiteak mesede handia egingo dizu.

Gorkari aurpegia ilundu zitzaion.

Antzeko zerbait espero zuen, egia esan, baina aspergarria zen inola ere.

- Ane bakarrik geldituko da eskolarik gabe - esan zuen.

- Batzutan joango naiz - agindu zuen Anek -.

- Beti ez naun joango, Gorka, eguraldi ona egiten duenean batez ere, baina sarritan bai, hiri laguntzeko besterik ez bada ere.

- Eskerrikasko - esan zion Gorkak -.

- Ez hadi kezkatu, ez dinat hire beharrik izango. Tim ondoan izango dinat.

Gorkaren ama ez zegoen azkeneko honekin erabat konbentziturik.

- Lehenik gauza horretaz irakasleak zer dioen jakin behar dugu - esan zuen.

- Ama! Ba irakasleak Tim klase garaian nirekin egoterik nahi ez badu, ez dut klase bat bera ere emango opor hauetan!- esan zion Gorkak haserre bizian.

- Ama barrezka hasi zitzaion.

- Hara, hara, gure betiko basapiztitxoa!- esan zuen -.

- Beno, zuek zoazte esku horiek garbitu eta pixka bat orraztera, trenaren kedar* kedar: erretako ikatzaren ondarra hollín guztiak zeuekin ekarri dituzuela dirudi eta.

Gaztetxoak eta Tim eskilaretan gora abiatu ziren.

Ederra zen bostak berriro elkarrekin egotea.

Zalantzarik gabe Tim beren laguntaldekotzat zeukaten.